Tolosako Udalaren 2013ko egutegirako argazki lehiaketan parte hartu nahi duenak irailaren 7a arte du aukera bere lanak aurkezteko. Aukeratutako gaia Argiak eta itzalak da. Tolosagasak eta Tolargik antolatzen dute eta argazkiak beren bulegoetara eraman behar dira, paperean (gutxienez 20x30 zentimetrokoak) edo formatu digitalean (gutxienez 4 mb-ekoak, jpg formatuan).
Hamahiru sari banatuko dira. Sari bereziak urtebeteko gasa eta argindarra dohain jasoko du, eta beste 12 sari izango dira, hauetatik seik urtebeteko gasa dohain jasoko dute, eta besteek urtebeteko argindarra. Hamabi horietatik bat publikoak aukeratutakoa izango da. Aukeraketa hori boto bidez izango da, epaimahaiak aurretik aukeratutako 40 argazki onenen erakusketan. Lehiaketaren erabaki eguna urriaren 11n izango da.