San Joan bezperako eta eguneko elizkizunak

tolosa 2012ko ekainaren 21a

Santa Maria parrokiak Tolosako zaindaria den San Joan Bataiatzailearen jaiotza ospatzeko elizkizunen berri eman du: bezperan, 20:00etan, Arrameleko elizan lehenengo bezperak; San Joan egunean, meza nagusia 10:00etan, Santa Maria parrokian, koruak eta orkestrak lagundurik; ondoren, ohiko prozesioa San Joanen irudiarekin; 16:45ean, bigarren bezperak Santa Maria parrokian eta, ondoren, Arrameleko elizan arratseko otoitza (konpletak).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!