Tolosako Orfeoia, aurtengo San Joan suan

tolosa 2012ko ekainaren 21a

Ekainaren 23an, larunbata, Tolosako Orfeoiak Andre Maria plazan egingo den San Joan Suan parte hartuko du, eta ohizko zortzikoarekin batera Enrique Ugartek Tolosako 750. urteurrenerako konposatutako eta Karlos Linazasororen letra duen Tolosako Ereserkia abestuko du. Orfeoiak tolosar guztiak abestera animatu ditu, eta sua egiten den bitartean papertxo bat banatuko dute, ereserkia abestu ahal izateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!