Juan Garmendia Larrañaga

Meltxor Ezkurdia eskribau tolosarraren bizitza jaso du Juan Garmendia Larrañagak

Imanol Garcia Landa 2012ko ekainaren 21a

Tolosako bilkura aretoa bete egin zen Juan Garmendia Larrañagaren azken liburuaren aurkezpenean. Herrian 1824tik 1864era arte eskribaua izan zen Meltxor Ezkurdiaren bizitza jaso du Garmendiak. Liburua, pertsonaia tolosarrei buruz idatzi duen seigarren argitalpena da. Aurkezpenean Ibai Iriarte alkatea, Jesus Maria Azurza, Rosa Aierbe eta Joxe Mari Iturralde izan ziren eta guztiek goraipatu zuten Garmendiak egindako lana. Antropologo, etnografo eta idazle tolosarrak aurten 86 urte beteko ditu eta egun ere lanean jarraitzen duela nabarmendu zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!