Uztailerako hainbat jarduera antolatu ditu Tolosako Udaleko Gazteria sailak, Gazte Topagunean.
Uztailaren 2tik 6ra, auzolandegiak izango dira Urkizun. Hilaren 9an, berriz, erlojuak egingo dituzte eskulan tailerrean. Uztailaren 10ean, Tolosako txokoetan bideoa grabatuko dute, eta diabolo eta eskujokoak egingo dituzte, Trianguloan, uztailaren 11n. Surf ikastaroa hilaren 12an izango da, eta 16an, berriz, fimoa eta filtroarekin eskulanak egingo dituzte. Azkenik, uztailaren 17an, euskal jolasak izango dira, 18an askaria, eta 19an Txindokiko Itzala gunera joango dira.