Iurreamendi Egoitzan egun hauetarako Adinekoen Astea antolatu dute. Gaur goizean meza (10:00) eta txiste eta abesti txapelketa (11:30) izango dituzte, eta arratsaldean txokolate jatea eta 90 urte bete duten egoiliarrei omenaldia (17:00). Bihar, meza (10:00), tonbola (11:00), Iurreamendi Egoitzako koroa (16:30) eta Tolosako musika eskolako ikasleen emanaldia (17:30). Ostegunean, meza (10:30), bingoa kartekin (11:00) eta Alaitu koroa (17:00). Azken egunean, ostiralean, meza (10:30), galdera lehiaketa (11:00) eta bingoa (16:00) izango dituzte Iurreamendiko egoiliarrek.