Rondilla kalea trafikoarentzat itxita egongo da, azoka berezia dela eta

tolosa 2012ko ekainaren 15a

Tolosako Udaltzaingoak jakinarazi duenez, bihar, San Joanetako azoka berezia eta beste hainbat ekimen direla eta, Rondilla kalea trafikoarentzat itxiko dute 09:00etatik 21:00ak arte.

La Guipuzcoana, Continental-Alsa, Vibasa, Bilman Bus, Conda-Roncalesa eta Pesak, Rondilla kaleko 34. zenbakian geratu ordez, Santa Klaran egingo dute geldialdia.

TSST, Tolosaldea eta Hiribusak ere Rondilla kaleko 34. zenbakian geratu ordez, Santa Klaran geratuko dira eta San Frantzisko eliza parean duten geldialdia, Foru etorbidean egingo dute.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!