Et Incarnatus orkestrak udari ongi etorria emango dio Urkizun

Imanol Garcia Landa 2012ko ekainaren 15a

Beste behin, eta aurten hamahirugarrena da, Et Incarnatus orkestrak udako solstizioa dela-eta naturan kontzertua emango du. Iazko toki berean izango da, Tolosako Urkizu auzoan, Iraolako zuloa izeneko lekuan (telekomunikazio antenaren pean). «Benetan txokoak merezi duelakoan gaude», diote Et Incarnatus orkestrakoek. «Mendikuteren magaleko belaze eta pagadiez inguraturik izango gara».

Emanaldia hilaren 19an, asteartea, izango da, 19:30etik aurrera. Eguraldia txarra bada, Urkizuko ermitan emango dute

kontzertua. Orkestratik azaldu dutenez, «ohikoa den bezala, amaieran izango da tripa berdintzeko zer jan eta edana bertaratzen direnentzat».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!