Duela urtebete baino gehiago da Tolosaldeako eskualdeko ospitale publiko bat eta espezialitateetako anbulatorioa ez desegitea eskatzen ari direla Tolosaldea Osasun Publikoaren Aldeko plataformatik. Eusko Jaurlaritzako Osakidetzak entzungor egiten jarraitzen duela eta, batzar informatiboa egingo dute Tolosako kultur etxean, 12:00etan, etzi. Koordinakundeak, Asuncion Klinika eta beste eskualdeetako ospitale publikoen arteko konparaketaren emaitzak aurkeztuko ditu.
2011. urteko azarotik, TOPAk adierazi duenez: « zerbitzuen kalitatea jaisten nola joan den ikusi dugu, eta ondorioz herritarron aldetik ehunka kexa jarri dira Osasun Sailean». Hala ere, Tolosaldeako osasun zerbitzuen pribatizaziorako pausoekin jarraitzen dutela adierazi dute. Guzti honengatik, «premiazkoa ikusten da herritarron mobilizazioa», gaineratu dute.
Bestalde, hilaren 30ean, manifestazioa egingo dute, 12:00etan Triangulotik hasita.