Gaur goizean aurkeztu dituzte Tolosako San Joan Jaiak. Ekainaren 22an hasi eta 25ean bukatuko dira. Egitarau zabala prestatu dute.
EKAINAK 22, OSTIRALA
10:30 “Iturriza” Jubilatu eta Pentsionisten Elkartean Mus Txapelketa.
18:30 Suziria, Udaletxeko balkoitik, eta kanpai hotsa, jaien hasiera iragartzeko.
18:30 Erraldoi eta buruhandiak, Tolosako dultzaineroekin. Irteera Plaza Zaharretik.
19:00 “Iraunkorrak” Txaranga kalez kale ibiliko da, herria doinuz alaitzen.
19:00 Tolosako margolarien XLVI. erakusketaren inaugurazioa, Txinparta Elkartean (zabalik ekainaren 25a arte).
20:00 Berdura plazan, Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestraren kontzertua.
23:00 Euskal Herria plazan kontzertua: Anje Duhalde.
EKAINAK 23, LARUNBATA
SAN JOAN BEZPERA
09:00 Diana, GiroArte dultzaina taldearekin.
10:00 Beotibar pilotalekuan, Tolosako Beotibar Zesta Punta Eskolak antolatuta, XXI. San Joan Zesta-Punta Txapelketa.
10:30 Plaza Berrian Sokamuturra.
11:00 Haurren entzierroa. Plaza Berritik Zezen plazara.
11:00 “Bonberenea Txaranga” eta “GiroArte Dultzaina Taldea” kalez kale ibiliko da, herria doinuz alaitzen.
11:00 Tolosako Koadrilen Egunari hasiera emango zaio Plaza Zaharrean.
12:00 Erraldoi eta buruhandiak, Tolosako dultzaineroekin. Irteera Plaza Zaharretik, amaiera Zezen plazan.
14:00 Euskal Herria plazan, koadrilen herri bazkaria.
16:30 Euskal Herria plazan, erromeria “Iratzar” taldearekin.
17:00 Txistularien kalejira, antzinako erronda bidetik barrena.
17:00 Alondegi plazan “afrikako tailerrak” haurrentzat.
18:00 San Frantzisko pasealekuan Txirrindulari Kriteriuma, “Jose Manuel Ansorena XVI. Memoriala”, Oriako Txirrindulari Eskolak antolatuta. Emakumezko, kadete, gazte eta afizionatu mailako txirrindulariek hartuko dute parte.
19:00 Elektro-txaranga eta Mulambo perkusio taldea Euskal Herria plazatik abiatuko dira kalez kale herria doinuz alaitzeko.
19:30 Zerkausian bertso jaialdia: Julio Soto, Amaia Agirre, Aitor Mendiluze, Jokin Uranga, Xebastian Lizaso eta Angel Mari Peñagarikano. Gai-jartzailea Iker Iriarte.
19:30 Triangulo plazatik abiatuta “Elegancia Mejicana” Mariatxiaren kalejira.
20:00 Arrameleko San Joan Kaperan bezperak eta arrats otoitzak.
20:00 Plaza Berrian “Larrain Dantza” Tolosako Dultzainariak taldearekin.
22:00 San Joan sua, Andre Maria plazan, Udalbatza bertan dela. Ondoren, Udaberri Dantzari Taldeak eta Tolosako Musika Bandak jardungo dute. “San Joan” zortzikoa jo ondoren, Musika Banda kalez kale ibiltzera abiatuko da. Jarraian Tolosako Orfeoiak kantatuko du.
23:00 Lopez Mendizabal plazan dantzaldia “Elegancia Mejicana” mariatxiarekin.
23:30 Plaza Berrian diskojaia “Oihan Vega”-rekin.
EKAINAK 24, IGANDEA
SAN JOAN EGUNA
07.00 Zinegotzien deia Tolosako Txistulari Bandaren eskutik.
08:30 Diana, Tolosako Musika Bandarekin.
08:45 Diana, Tolosako eta Iruñeko txistulari bandekin.
09:00 Diana, Tolosako Dultzaineroak taldearekin.
09:00 Txirrindulariak (irteera): 1. eta 2. mailako afizionatuen proba, “XXXIX. Jose Mª Anza Memoriala”, Oriako Txirrindulari Eskolak antolatuta.
09:30 Plaza Zaharrean Eskopetariak eta Tolosako Musika Banda bilduko dira. Diana, desfilea eta, ondoren, San Joan Alardea, Gipuzkoako antzinako foru milizien oroimenez, Udalbatza buru dela.
10:00 Meza Nagusia Andre Maria parrokian. Santa Maria Kaperak parte hartuko du. Segidan, ohiko Sanjoanetako prozesioa abiatuko da. Irteeran, elkarteetako eskopetariek ordenantzetako salbak botako dituzte.
Ondoren, Udal Agintarien segizioa abiatuko da Tolosako Udaletxetik, Tolosako bordondantzariak, Udal Txistulariak eta Tolosako Musika bandarekin batera.
Tolosako erraldoiak parte hartuko dute ibilbide osoan.
Elkarteetako eskopetariek ordenantzetako salbak botako dituzte betiko tokietan.
Amaieran, eskopetari konpainiak Euskal Herria plazan elkartuko dira azken deskargak egiteko.
11:00 Oria ibaian batel estropadak. Sailkapen probak eta finalak.
11:45 Txirrindulariak (amaiera): XXXIX. Jose Mª Anza memoriala.
13:00 Kontzertua, Berdura Plazan, Tolosako Musika Bandarekin eta Tolosa eta Iruñeko udal txistulariekin.
16:45 San Juan bezperak Andra Maria elizan.
17:00 Udalbatza, Tolosako Musika Banda, txistulariak, bordondantzariak eta eskopetariak Plaza Zaharretik abiatuta Santa Maria plazan elkartuko dira, segidan Arramelera joango dira.
17:15 Arrameleko konpletak.
17:40 Udalbatza, bordondatzariak, txistulariak, Tolosako Musika Banda eta eskopetarien konpainiak Trianguloan bilduko dira, bertan azken deskargak egiteko. Udalbatzak Esku-aldatzeko soinua eskainiko du. Ondoren, Udalbatza Zumardiaundira joango da, ohiturazko aurreskua dantzatuko da bertan.
18:00 Zezen plazan errekortariak, “Euskal Herriko Errekortariak” ikuskizuna.
19:30 eta 23:30 “Jones Brothers” txaranga kalez kale ibiliko da, herria doinuz alaitzen.
23:00 Su festak: Pirotecnia Zaragozana.
23:00 Plaza Berrian “Flatout”, “kantaflor” eta “Rei Kimera” musika taldeen kontzertua.
EKAINAK 25, ASTELEHENA
11:00 San Frantzisko pasealekuan, Tolosako Harizpe Elkarteak antolatuta, Toka Lehiaketa.
11:00 Goizez eta arratsaldez (11:00/13:30 eta 16:00/19:30), haur jaialdia, Alondegi plazan: gaztelu, ohe elastiko, tren txiki... etab.
11:30 Zezen plazan xexentxoak eta zalditxoak haurrentzat.
18:00 Alondegia plazan, haur ikuskizuna Azkona taldearen eskutik.
19:00 Trianguloan Herri Kirol saioa: aizkolariak, eta, Izaskungo nesken Sokatira Taldea.
19:00 Berazubin Tenis txapelketaren finalak.
http://www.tolosakoudala.net/eu/ficheros/1_6194eu.pdf