Idazle gazteen bilkura

tolosa 2012ko ekainaren 12a

[/caption]

Urtero bezala Uxola Sarien sari banaketan urduritasuna izan zen nagusi. Atzo egin zuten ekitaldia Topic zentroan eta bertan izan ziren, noski, saria jaso duten idazle gazteak eta baita euren lagun eta senitartekoak ere. Aurten, gainera, aurkezle lanetan Elene Arandia aritu zen eta abestu ere abestu zuen gazteak. Musikaria Karlos Alkala izan zen. Gazteekin batera Tolosako alkatea, Ibai Iriarte, eta Kutxa Gizarte Ekintzako ordezkari bat izan ziren. Eta nola ez Estanislao Urruzola Uxola idazlearen hainbat senitarteko ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!