Laugarrenez antolatu du aurten, Tolosako Txinparta elkarteak, Bisiguaren Festa. Aurten, elkartearen egoitzan bertan eskainiko dituzte otorduak.
Gaur eguerdian aurkeztu dute, ekainaren 15etik 17ra bitarte Tolosan ospatuko dute Bisiguaren festa. Urteroko moduan, Orioko hiru erretegitako parrileroak izango dira Tolosan, bisigura Orio Estilora prestatzen.
200 lagunei emango dizkiete bazkari nahiz afariak, 40 euroko menuaren bidez, eta txartelak agortu dira jada.