Iturriza jubilatuen elkarteak, aurreko urtean bezala, San Joan jaiak direla-eta mus txapelketa antolatu du, lau eta zortzi erregetara. Aurten laugarren aldia izango da txapelketa antolatzen dutena. Parte hartu nahi duenak izena eman dezake hilaren 19a arte, elkartearen bulegoan, 10:00etatik 12:00etara, eta astelehenetik ostiralera. Tolosaldeko edozeinek parte hartuko ahalko du txapelketan. Iturriza jubilatuen elkarteko bulegoetan egingo da txapelketa, eta hilaren 22an, 10:30ean, hasiko da. Mus txapelketa azkarra izango da.