Gipuzkoako Foru Aldundiak bere egitasmo nagusien berri eman zuen Tolosan, herenegun arratsaldean, Hirukide ikastetxearen aretoan. Bertan, Larraitz Ugarte Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako diputatua izan zen azalpenak ematen. Eskualdez eskualde ari da bilera hauek foru aldundia, orain arte egindako lanaren eta etorkizuneko bere egitasmoen berri emanez. Herritarrek iritzia emateko, galdetzeko eta ekarpenak egiteko aukera izan zuten bileran.