Larramendi auzoko kontsultaren aurreko azken informazio saioa bihar, 19:00etan, Arkauteko etxean (Gurutze Gorria) egingo den batzar ireki bitartez izango da. Tolosako Udalak bandoa kaleratu du eta, horren bitartez, Ibai Iriarte alkateak dei egiten die auzotar guztiei prozesuan parte hartzera, «zuen auzoaren egitura zehazten iritzia eman dezazuen; azken finean, hitza har dezazuen». Kontsultan auzoan erroldatuta dauden 18 urtez gorako auzokide guztiek parte hartu ahalko dute.