Tolosa Kantarik txangoa antolatu du Zarautzera joateko ekainaren 9an, larunbata, Zarautz Kantuan izeneko kantu-jiran parte hartzeko. Autobus txartelak Xirimiri txokolategian hartu behar dira (Errementari kalea), 20 euroren truke. Autobusa 09:00etan aterako da zezen plazatik; 10:30ean gosaria izango da Zarautzen; 12:00etan kantu-jirari ekingo zaio. Bazkaria, 14:30ean, Zarauzko Urpekoak elkartean egingo da. Jakia norberak eraman behar du etxetik.