Tolosako igerilariek emaitza bikainak lortu dituzte

tolosa 2012ko maiatzaren 29a

Larunbatean, Tolosako Usabal kiroldegiko igerilekuan jende asko bildu zen. Roberto Jauregiren omenezko X. Hegats Igeriketa Txapelketa egin zuten. Tolosako igerilariek maila ona erakutsi zuten, infantil eta kadete mailan.

Herrialde Katalanetatik, Aragoitik, Nafarroatik eta Euskal Autonomia Erkidegotik etorritako bost talde lehiatu ziren. Tolosarrei dagokienez, sailkapen orokorrean lehenengo 10 postuetan igerilari hauek geratu ziren: Itxaso Asensiok kadeteak 3. postua lortu zuen 100 metro urazalean, eta 9.a 50 metro urazalean; Ane Gorostegik kadete mailan 7. postua eskuratu zuen 400 metro urazalean, eta 8. postua 50 metro urazalean, eta 9. postua 100 metro urazalean; kadetea den Izadi Egizabal 5. postuan sailkatu zen 200 metro urazalen, eta 7.a izan zen 100 metro urazalean; Maria Magrok 5. postua lortu zuen 25 metro apnean; infantil mailan, Intza Egizabalek 6. postua lortu zuen 25 metro apnean; Leire Amatriain infantila, berriz, 10. postuan sailkatu zen 25 metro apnean. Tolosako igerilari guztiek proba guztietan beraien denborak jaitsi zituzten. Hiru asteburu barru, Espainiako txapelketa izango da infantil eta kadeteentzat eta bertan parte hartuko dute. Lan bikaina egingo dutela espero dute  Eneko Garcia eta Ion Espina entrenatzaileek, eta «oso harro» daude igerilariek egin duten lanaz.

Infantilak eta kadeteak

X. Hegats Igeriketa Txapelketan infantil nesketan ondoen ibili zirenak Anna Ariño Kataluniako taldekoa, Miriam Marzo Aragoiko taldekoa eta Laura Lazaro Aragoiko taldekoa izan ziren. Infantil mutiletan, berriz, David Badorrey eta Victor Martinez Kataluniako taldekoak eta Vadim Coselev Nafarroakoa izan ziren. Kadete nesketan, Meritxell Ansotegi nafarraren atzetik, Laia Dobao eta Saida Dominguez Kataluniako taldekoak izan ziren. Kadete mutiletan, Javier Aguilar Valentzia taldekoa, Carlos Garcia Kataluniako taldekoa eta Daniel Lama Aragoi taldekoa izan ziren lehen hiru sailkatuak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!