«Gazte asko daudela eta aurrekoetan baino parte hartzaile gutxiago daudela egin zaigu deigarria»

tolosa 2012ko maiatzaren 27a

Mila Goikoetxeak hirugarren aldia du XIV Orduetan boluntario lanetan ari dela. Tolosarra da izatez, eta egun Gorritin bizi da. Gorritikoa da Itziar Zugasti eta lehenengo aldia du boluntario gisa ari dela. Biak Gorritin aritu dira anoa postuan laranjak eta ura ematen mendizaleei.

Zein izaten ari da zuen lana Gorritiko postuan?

Mahaiak jarri ditugu, mahai gainean botilak jarri eta laranjak moztuta utzi ditugu. 07:30ak inguruan etorri gara postura dena prestatzen hasteko.

Zenbat kilo laranja dauzkazue banatzeko?

Egia esan, ez dakigu. Antolatzaileek ekarri dituztenak ari gara jartzen.

Lana erraza izaten da, ala badaude une lanpetuagoak, jende asko batera etortzen denean?

Jende asko gara eta oso erraz egiteko moduko lana da. Bi postu daude, eta jendea batera edo bestera banatzen ari da.

Zenbat zarete Gorriti bertakoak?

Ia denak. Hamalau inguru izango gara hemen gaudenak.

Zerbait egin zaizue deigarria?

Gazte asko daudela. Eta aurrekoetan baino parte hartzaile gutxiago dabilela ibilaldia egiten.

Zer esaten dute postura etortzen diren mendizaleek?

Garagardoa eskatzen zuten batzuk, hurrengo probarako garagardoa jartzeko. Sagardoa ere eskatu du baten batek.

Mendizaleak ikusita,  ibilbidea egiteko gogoa ematen dizue?

Egia esan, ez. Hemen postuan laguntzeko bai, baina ibilbidea egiteko ez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!