Udalbatzak osoko bilkura egingo du, gaur, 19:30ean. Besteak beste, ondorengo gaiak jorratuko dituzte: Lehiberri finantziatzeko diru laguntzari buruzko mozioa; Tolosako Udalaren adierazpen instituzionala, Laikotasuna beste urrats bat gizarte demokratikorantz izenburupean; Prozesu eratzaile baten alde III Errepublika aldera izeneko mozioa; eta Errepublikaren oroitzapena berreskuratzeko eta 1936ko estatu kolpearen eta diktaduraren biktimei ohorea emateko izeneko mozioa.