Tolosako musika eskolak antolatu duen Musikaria kultur egitarauaren barruan, gaur Sanna bikotearen emanaldia entzuteko aukera izango da, 19:00etan, musika eskolan. Astor Piazzolla musikagilearen obrak eskainiko dituzte Piazzolla Project emanaldian. Ana B. Garciak (pianoa) eta Susana Cencillok (akordeoia) osatzen duten Sanna bikoteari Juan Ignacio Emme txelojolea gehitu zaio emanaldi honetarako.
Piazzolla Project kontzertu komentatua da. Konpositorearen errepertorio zabalaren artean, tangoak, milongak eta beste hainbat obra entzuteko aukera izango da. Era berean, Piazzolla hobeto ezagutzeko datu biografikoak eta estilozkoak errepasatuko dira.