Igarondo Urpekoak taldeak, hamargarrenez antolatuko du, larunbat honetan, Roberto Jauregiren omenezko X. proba. Bost erkidegotako 150 igerilari elkartuko dira Usabal kiroldegian.
Inguruko txapelketarik garrantzitsuenetakoa bihurtu da Tolosakoa, eta 10:00etan hasiko da. Arratsaldeko saioa, berriz, 16:00etan hasiko da. Jauregik haurrekin zuen lotura medio, infantil eta kadete mailako lehia bakarrik izango da etzi, antolatzaileek azaldu dutenez.