Topic zentroak, Europako urteko museo onenaren sariketan laugarren postua eskuratu du. European Museum Forumek banatzen dituen sarietan, gainera, lau sarietako bat lortu du Tolosako Nazioarteko Txotxongiloen Zentroak: Silletto saria. Sari honek, azken bi urteotan bere inguruko komunitatearekin harreman sakon eta emankorrena izan duen museoaren lana hartzen du aintzat.
Saridun suertatu diren Europako gainontzeko museoak, Cordobako (Espainia) Madinat al-Zahra Museoa -Europako Urteko Museoa- Koloniako (Alemania) Rautenstrauch Joest Museoa -Europako Kontseiluko Saria- eta Dublingo (Irlanda) Glasnevin Museoa -Kenneth Hudson Saria- izan dira. 46 museo izan dira hautagaiak, guztira.