Tolosako Izaskun auzoan bazkaria egingo dute ekainaren 2an. Egun horretan argazki erakusketa antolatu nahi dute. Horregatik, antolatzaileek deialdia egin diete auzoari buruz argazkiak dituztenei; irudietan auzora bizitzera joan zirenak (nagusiak) edo auzoarekin zerikusia duten gertaerak eta kuriositateak agertu daitezke. Arsenal elkartean edo Dionisiren dendan utzi daitezke, eta galdu edo matxuratu ez daitezen, kopiak eraman daitezke.
Egun horretarako egitaraua zehaztu dute: 09:00etan, meza auzoko hildakoen omenez; 11:00etan, toka; 12:00etan, Sakramentinoetako erretoreak auzoari bedeinkapena; 12:30ean, nagusienei omenaldia; 14: 30ean, bazkaria.