Manu Azkarate tolosarra epaitua izan da gaur goizean Pauen. Arratsaldean elkarretaratzea egin dute 50 pertsona inguruk Tolosako Trianguloa plazan, epaiketa salatuz Prozesuaren aurkako erasorik ez, konponbide garaia da lelopean. Gernikako Akordioaren sinatzaileek deitu dute elkarretaratzea.