Geroz eta gutxiago falta da lau urtez behin egiten den XIV Orduak proba egunerako. Maiatzaren 27an ehunka mendizalek hartuko dute parte mendi ibilaldian, eta markatzeko txartela banatzen hasi ziren atzo arratsaldean.
Txartela Aralarkako Adiskideak-en egoitzan (Araba etorbidea, 5-behea, Tolosa) hartu daiteke eta honekin batera Malloak-en inguruko liburu bat ere banatzen dute. Astelenetik ostiralera 18:00etatik 21:00etara, eta hilaren 19an eta 26an, 10:00etatik 13:00etara, eta 16:00etik 19:00etara, pasa behar da.