Tolosako Larramendi auzoko hainbat bizilagunek sortutako Larramendi Bizirik elkarteak lurperatzearen aurkako jarrera azaldu dute beste behin. Lurperatzea ez egitearena, ordea, ez da beraien helburu bakarra, izan ere, "beste auzo mota" bat nahi dute, partaidetzan oinarrituko dena. Elkartearen izenean Asier Izagirrek hitz egin du gaur eguerdian eskaini duten prentsaurrekoan, eta bizilagunei eta tolosarrei lurperatzearen inguruko informazioa banatzeko diptiko bat, eta informazio orri bat prestatu dituztela esan du. "Lurperatzearen proiektuak berebiziko azpiegitura erraldoi bat aurreikusten du 80 metro elkartzeko auzoa betirako zatituz. Tolosako sarrera izatera kondenatuko gaitu, eta bizirik gabeko auzoa izatera behartu", esan du Izagirrek.
Era berean, maiatzaren 30ean batzar ireki bat egingo dutela ere aurreratu du. Ordua eta lekua aurrerago zehaztuko dituzte.