Bideberri enpresako langileek euren egoera salatu dute

tolosa 2012ko maiatzaren 11

Bideberri enpresako langileek euren egoera salatu dute Tolosako Trianguloa plazan  egindako elkarretaratzean. 54 langile "egoera larri eta jasangaitza" bizitzen ari direla esan dute, "Bideberri elkarteak egin duen kudeaketa eskasagatik eta foru aldundiaren kontrol eza dela eta". Egun opor mugagabeak hartzera behartuta daudela esan dute, eta "inongo ardurarik ez dugun egoera batean bahituta" daudela esan dute. Langileen batzordeak Gipuzkoako Foru Aldundiari exijitu dio egoera "birbideratu" dezala eta Bideberriko "langileen lan eskubideak bermatu" ditzala.

Egoera horrek 30 bat adin txikikori eragiten diela salatu dute ere langileek: "Adin txikikoak lau eguneko epean birbanatuak izan dira irizpide ekonomizistak jarraituz eta haien behar hezitzaileak alde batera utzita". Bideberrik etxebizitza bat zuen tolosan eta bertan sei adin txikikorentzat lekua zuten, horietatik hiru etorkinentzat eta beste hiruak bertakoentzat.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!