‘Burnia’ ikuskizunak labe garaietako giroa ekarriko du oholtzara

Itzea Urkizu Arsuaga 2012ko maiatzaren 11

Aukeran dantza konpainiak Burnia ikuskizuna eskainiko du gaur, 20:30ean, Tolosako Leidor aretoan.

XIX. mendean burdinoletatik labe garaietaraino emandako jauziaz gain, Edu Muruamendiaraz buru duen konpainiak garai hartako gerrateak ere gogora ekarriko ditu, euskal dantzako pausoak dantza garaikidearekin uztartzen dituen taldeak, Euskal Herriko historiaren zati bat irudikatu nahirik.

20:30ean hasiko den ikuskizunerako sarrerak www.kutxa.net helbidean nahiz Leidorreko leihatilan eskura daitezke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!