Datorren maiatzaren 31ra bitarte, aurrematrikula egin daiteke Tolosako Eduardo Mokoroa musika eskolan.
Lehendik ere musika eskolako ikasle direnek, hilaren 18a baino lehen egin beharko dute aurrematrikula. Jada ikasle direnek, baina musika tresna datorren ikasturtean lehen aldiz hartuko dutenek, berriz, maiatzaren 28tik 31ra bitarte izango dute aurrematrikula egiteko aukera, eta honako instrumentuak aukeratu ahal izango dituzte: akordeoia, pianoa, perkusioa, flauta, klarinetea, oboea, saxofoia, bibolina, biola,
biolontxeloa, kontrabaxua, baxu elektrikoa, tronpeta, tronboia, tronpa, bonbardinoa, tuba, txistua eta dultzaina.
Eduardo Mokoroa musika eskolako arduradunek, bertako ikasle izateko adin mugarik ez dela azpimarratu nahi izan dute, eta "guztiei egokitutako ikasketak" eskaintzen dituztela.