Dantzaren nazioarteko egunaren harira, dantza saioaz gozatzeko aukera izan zen herenegun Tolosako Zerkausian,
Gipuzkoako Dantzari Profesionalen Elkartearen laguntzarekin. Hain zuzen ere, Donostiako, Andoaingo eta Tolosako kultur tailerretako dantza ikasleak aritu ziren ballet erakustaldia egiten Zerkausiko terrazan. Jende ugari gerturatu zen dantza emanaldia ikustera. hitza