Astebururako arroila jaitsiera ikastaroa antolatu du Oargi mendi elkarteak.
Larunbatean, Fagoko arroila jaitsiko dute, eta igandean, berriz, Nafarroako Erronkarin Arandari eta Jordan jaitsiko dituzte. Antolatzaileen arabera, ikastaro hau egiteko ez da esperientziarik behar.
08:00etan irtengo dira Tolosatik larunbatean, eta Izabako Asolaze kanpinean afaldu eta lo egingo dute.
Izena emateko, 688 69 86 42 telefonora dei egin daiteke, eta baita info@oargi.org helbidera idatzi ere. Maiatzaren 9a izango da, izena emateko azken eguna.
Materiala behar dutenek, Oargin bertan alokatzeko aukera izango dute.