XIV Orduak probaren mahai ingurua zuzenean, 'tolosa.hitza.info'n

tolosa 2012ko maiatzaren 3a

Maiatzaren 27n izango da lau urtez behin Aralarko Adiskideak elkarteak antolatu ohi duen XIV Orduak proba. Eta girotzen joateko HITZAk mahai ingurua antolatu du astelehenerako, maiatzak 7. Mahai ingurua Tolosako kultur etxean izango da, 20:00etan. Baina Internet bidez, tolosa.hitza.info webgunean ere ikusi ahal izango da zuzenean.

Mahai inguruan 6 adituk hartuko dute parte: Aralarko Adiskideak elkarteko Jon Ormazabal, Hur Lertxundi sendagilea, Alberto Luengo biologoa, Demetrio Bengoa eta Nekane Tolosa mendizaleak, eta Aizkardi mendi elkarteko Maddi Bengoetxea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!