Kuadrilen Egunerako kartel lehiaketa antolatu dute

tolosa 2012ko apirilaren 27a

Aurtengo San Joan jaietako Kuadrilen Egunerako kartel lehiaketa bat egitea pentsatu dute. Garbi utzi dute ez dela San Joanetako kartel ofiziala izango, Kuadrilen Eguneko kartela baizik. Gero eta gehiago dira egun horretan bazkaldu eta festa girora animatzen diren kuadrilak eta aurten ere horri heltzea eta hazten jarraitzeko helburua dutela azaldu dute antolatzaileek. Kartelerako diseinuaren estilo zein ideiak guztiz libreak dira, gai nagusia Kuadrilen Eguna izaki. Proposamen guztiak bidaltzeko epea maiatzaren 16a izango da, eta koadrileneguna2012@gmail.com posta elektronikora bidal daitezke lan guztiak.

Sari gisa Tolosako jatetxe batean 2 lagunentzako afaria jarri dute eta mundu guztiari animatzen diete antolatzaileek "Kuadrilen Egunari garrantzia eta indarra emango dion kartela sortzera". Ez du beharrezko lelorik izango, baina oinarria "Tolosako sanjoanak, Koadrilen Eguna 2012" izan daitekeela zehaztu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!