Tolosako Udalak abian jarri duen hondakinen kudeaketarako lan taldeak bigarren bilera izango du bihar, asteazkena, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Bilera horretan bi gonbidatu izango dira: Imanol Azpiroz San Markos Mankomunitateko lehendakariorde ohia etorriko da, eta Carlos Ormazabal aurreko legealdiko Gipuzkoako Garapen Jasangarriko diputatuak ezin izango du etorri. Zehazki, Gipuzkoako hondakinen kudeaketaren inguruan ariko dira bi hizlariak solasaldian.