Bookcrossing gunea jarri dute udal liburutegian

Imanol Garcia Landa 2012ko apirilaren 23a

Gaur Liburuaren eguna ospatzen dela-eta, Tolosako udal liburutegiak bookcrossing gunea jarri du Aranburu jauregiko sarreran. Bookcrossing ekimena liburuaren inguruko sare soziala dela dio Susana Larre udal liburutegiko koordinatzaileak: "Webgune bat dago, www.bookcrossing.com, eta bertan ikusi ditzakezu munduan zehar ekimen horren baitan askatutako liburuak. Gero, zuk liburu horietako bat harrapatu dezakezu, eta irakurri ondoren, berriro askatu beste batek har dezan". Udal liburutegiaren kasuan, gune publiko bat sortu du, hau da, gaur hainbat publikazio jarri ditu Aranburu jauregiko sarrera nagusian, eta bertatik, nahi duenak hartu ditzake, hau da, harrapatu. "Komeni da gero bookcrossing.eko webgunean liburua hartu duzula jartzea", azaldu du Larrek. "Eta komeni da ere, behin erabili duzunean, toki batean utzi duzula esatea, liburu hori beste batek eskuratzeko". Liburua uzten den lekua aurkitzen erraza izan daiteke, udal liburutegia bera, adibidez; edo leku irekiago batean utzi daiteke, plaza batean, esaterako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!