Urteroko moduan, Aste Santuko oporraldiaren ondorengo osteguna izango dute bordondantzariek, datorren ekainaren 24rako, San Joan egunerako, entseguekin hasteko. Bihar elkartuko dira, 20:30ean, Usabal kiroldegian, Tolosako Udaberri dantza taldearen entsegu gelan, eta ekainera bitarte, asteroko hitzordua izango dute bertan.