Langabetuentzako eta langileentzako ikastaroetan izena eman daiteke

tolosa 2012ko apirilaren 12a

Langileentzat eta langabetuentzat diren ikastaroak antolatu ditu Tolosaldeko Goi mailako Lanbide Heziketa Institutuak. Hilaren 17an, asteartean, hasiko dira. Alde batetik, ABB Robotaz soldaketa ikastaroa eskaintzen dute, eta 35 ordukoa izango da. Beste aldetik, Kalitatearen kudeaketaren ikastaroa izango da, eta  20 orduko iraupena izango du. Bi ikastaroetan oraindik tokia dago, eta izena eman daiteke.

Izena ikastetxeko 943 65 11 47 telefono zenbakira deituz eman behar da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!