Galtzaundi euskara taldeak, urtero bezala, Nafarroaren Egunera joateko autobusa antolatu du. Baigorrin izango da jai eguna hilaren 29an. Izena emateko Galtzaundiren Tolosako egoitzara, (Nafarroa etorbidea, 6) joan behar da, eta bazkide direnek 10 euro ordaindu behar dute, eta ez direnek, 12 euro. Autobusa 08:30ean aterako da zezen plazatik, eta 19:00etan itzuliko da herrira.
Baigorriko jaia 08:00etan hasiko da herriko ikastolak eskainiko duen askariarekin. Ondoren, 11:00etan, kabalkada egingo dute eta bazkaria 14:00etan izango da, ikastolan. Arratsaldean ekitaldi ugari izango dira herriko plazan batetik, eta Xokoan, bestetik.