‘Martin Txiki’ gazta saritu dute

tolosa 2012ko apirilaren 12a

Tolosako Pedro Zuzuarregiren Martin Txiki gaztak eskuratu zuen atzo, Idiazabal Jatorri Izendapeneko Batzorde Arautzaileak Ordiziako Artzain Egunean banatutako sarietako bat. Zuzuarregi ez zen ekitaldira joan eta bere emazteak jaso zuen saria Koldo Lizarralde Diputazioko ordezkariaren eskutik (irudian). Ez da tolosarraren sari bakarra, dena den, azken Munduko Gazta Lehiaketan, Ingalaterran egindakoan, zilarrezko saria eman zioten. Azken bost urteetan aurkeztu da lehiaketara, eta beti itzuli da sariren batekin. Zuzuarregi 1999. urtean hasi zen gazta egiten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!