Tolosako Alpino Uzturre elkarteak mendi irteera antolatu du, datorren iganderako, apirilaren 15erako. Txangoa Beintza herrian abiatuko dute, eta Donamariaraino joango dira. Zoratxipi eta Txaruta mendiak igoko dituzte 7 orduko ibilbidean. Autobusa San Frantziskotik irtengo da 07:30ean. Bazkideek 11 euro ordaindu beharko dute, eta bazkide ez direnek 13 euro. Izena emateko 943 65 27 89ra dei daiteke, edo alpinouzturre@hotmail.com helbidera idatzi.