Tolosarrek eskuratu dute Udaberri txapelketa

tolosa 2012ko apirilaren 3a

Gipuzkoako Udaberri Txapelketako finala jokatu zen igande arratsaldean Tolosako Beotibar pilotalekuan. Tolosako Beotibar elkartea eta Donostiako Jai-Alai elkartea aritu ziren nor baino nor, eta tolosarrek lortu zuten azkenean txapelketa.

Tolosako Josu Trabazos eta Julen Telleria eta Donostiako Jagoba Narvarte eta Oier Enrique lehiatu ziren finalean. Partidaren lehenengo zatian errenta erosoa lortu zuten etxekoek eta Donostiako bikoteak ezin izan zion markagailuari buelta eman. Gorriz aritu ziren donostiarrek kirioak dantzan izan zituzten partida osoan eta hori ondo baliatzen jakin zuten urdinek. 35-24ko emaitzarekin bukatu zen azkenean norgehiagoka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!