Tolosako Litaarafu-Ezagutuz elkarteak elkarretaratzea egin du Trianguloa plazan emakumeen kontrako indarkeria salatzeko. Izan ere, pasa den igandean Caridad Rodriguez Arrieta hil zuen bere bikotekideak, eta gertakariaren aurka azaldu dira taldeko kideak. Egoitza Tolosako San Frantzisko etorbideko 28. zenbakian dute eta mezkita bezala funtzionatzen du. Islama eta musulman kultura ezagutaraztea da elkartearen helburuetako bi.