Tolosako zezen plazan grebaren inguruko mural bat margotzen ari zirela, gazte batzuk identifikatu ditu Ertzaintzak. Gazteen greba komitekoek udalaren baimena zuten murala egiteko, eta horrela adierazi diote ertzainei. Hauek, hori baieztatu bitartean, identifikatzeko eskatu diete. Ibai Iriarte alkatea murala egiten ari ziren lekura joan da eta Ertzaintzari baieztatu dio gazteek murala egiteko baimena zutela. Horren ondoren, Ertzaintza bertatik alde egin du eta gazteek murala egiten jarraitu dute.