Egitarau oparoa izango da asteburuan, Tolosako areto eta kaleetan

tolosa 2012ko martxoaren 28a

Eskaintza zabala aurkituko dute kultura egarriz daudenek, asteburuan, Tolosan. Izan ere, hainbat emanaldi izango dira, bai kalean, bai herriko aretoetan. Leidor aretoan, Ruper Ordorika musikaria, ostiralean, eta Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoak, larunbatean, izango dira.

Bonberenean ere bi kontzertu izango dira entzungai: ostiralean, Chalwa Band & King Konsul, eta  larunbatean, Xabier Montoia.  Beste bi kontzertu izango dira larunbatean: Tolosako Musika Bandak Berdura plazan emango duena eta Tolosako Orfeoiak Santa Klara elizan egingo duena. Azkenik, Udaberrik Dantzari Txiki Eguna eta Erromeria Eguna antolatu ditu larunbaterako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!