Ustezko hiltzaileak hilketa egin izana onartu du

tolosa 2012ko martxoaren 26a

Ezohiko batzarra egingo dute gaur 19:00etan Tolosako udaletxean. Bilgune Feministak deituta, elkarteratzea izango da gaur 19:30ean Tolosako Trianguloan, eta Leitzan 19:30ean, Lopeneko biribilgunean. Bihar, berriz, Emakumeen Mundu Martxarako Tolosaldeko Plataformak deituta, Tolosako Triangulo plazan elkarretaratzea izango da, 19:30ean.

http://www.youtube.com/watch?v=e7HhLlb44M4&feature=player_embedded

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailak jakinarazi duenez, atzo 39 urteko emakume bat hiltzea egotzita atxilotutako 26 urteko gizonak erailketa egin izana onartu du. Era berean, ustezko hiltzailea aurretik ere beste zazpi aldiz atxilotu dutela azaldu du Herrizaingo sailak, horietako bat orain hiru urte beste bikotekide bat erasotzeagatik. Atxilotu zuten unean, gizonak besaurrean labanaz egindako zauriak zituela dio Ertzaintzak, eta Tolosako klinikara eraman zuten, eta Asuncionen Donostiako psikiatria sailera eramatea gomendatu zioten Ertzaintzari. Sail horretan alta eman ondoren Tolosako Ertzaintzaren polizia etxera eraman zuten ertzainek, galdeketa egiteko. Une honetan polizia etxean dago, eta 72 ordu igarota epailearen aurretik pasako da.

Ibai Iriarte alkateak “errespetua” eta “morboan” ez erortzea eskatu du

Bizilagunek diotenez, eraildako emakumeak eta bere bikoteak istilu asko izaten zituzten

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!