Atzo iluntzeko 20:00etan, emakume baten gorpua indarkeria zantzuekin topatu zuen Ertzaintzak Tolosako Larramendi auzoko etxe batean. Bere bikotekidea atxilotu dute, 26 urteko gizonezkoa, bikotekidea hiltzea egotzita. Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitzak jakin ahal izan duenez, ustezko hiltzailea kanpotarra da, eta aurrekariak ditu.
Emakumezkoaren bikotekide ohiak, bien haurra etxera eramatera joan eta emakumeak aterik irekitzen ez zuela eta, abisua eman zion Ertzaintzari. Gorpua aurkitu eta hiru ordura, ustezko hiltzailea etxera itzuli zen, eta han atxilotu zuen Ertzaintzak. 39 urte zituen jatorri kubatarra zuen emakumeak.
Goizen bilduko dira Tolosako Udaleko hainbat sail, ustezko hilketaren aurrean zer egin erabakitzeko. 11:30ean agerraldia egingo dute, adierazpena onartu eta elkarretaratzea deitzeko.