Azken urteetan bezala, emakumeek egiten duten lana goraipatu nahian, afari berezia antolatu dute Bedaion. Herriko emakumeak elkartzen dira, eta dagoeneko 70ek eman dute izena. Afariaren ondoren, musika jartzea egoki ikusi dute antolatzaileek, eta Tolosatik La Jodedera taldea gerturatuko da Abaetxe jatetxera. Munduko erritmoak dantzatzeko aukera izango dute.
Hau horrela izanda, aurten, gizonezkoek ere Artubi elkartean afaritxo bat egiteko proposamena jaso dute. Ideia ona iruditu zitzaien, eta behin afariak bukatuta, gizon zein emakume, bakoitzak nahi duenarekin dantzan egiteko aukera izango dute.
Afariaren aurretik, ordea, giroa berotze aldera, triki-poteoa egingo dute, elkartea eta Abaetxe artean.
Eguraldiak laguntzea baino ez zaie falta bedaiotarrei. Lagunarte ederrarekin gozatzeko aukera izango dute behintzat.