Tolosako Esperientzia Eskola hilaren 26an inauguratuko dute, udaletxeko areto nagusian ekitaldia eginez. Klaseak 50 urtetik gorako pertsonei zuzendurik daude, eta ez da aldez aurretik titulaziorik behar eskolan izena emateko. Bertan hainbat ikasgai landuko dituzte: literatura, coaching, musikaren historia, filosofia, bioetika, psikologia…
Klaseak astelehenetan eta ostegunetan izango dira, 10:00etatik 12:00etara. Orain hasi eta ekaina amaieran amaituko dira. Izena emateko bi zenbakitara deitu daiteke: 943 22 46 43 eta 646 098 753. Matrikulak 50 euro balio du.