Izeba proiektuaren informazio bilera antolatu du Baketik zentroak

Itzea Urkizu Arsuaga 2012ko martxoaren 21a

Arantzazuko Baketik zentroak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 2009an martxan jarritako Izeba proiektuaren informazio saioa izango da Tolosako kultur etxean, bihar, 19:00etan.

Egitasmoaren muina, Gipuzkoan bakarrik dauden adingabeei familia erreferentzia bat eskaintzea da, «iloba bati eskaintzen zaion hurbileko tratua emateko». Familia bolondresek, astean behin etxera bazkaltzera, nahiz txangoetara gonbidatu beharko dute adingabea, eta era berean, adingabe horrek izan ditzakeen arazoak konpontzen lagundu ere.

Bihar iluntzean kultur etxean  izango den informazio bileraz gain, egitasmoaren inguruko informazio zabalagoa eskuratzeko, 943 25 10 05 telefonora deitu daiteke, eta baita www.izeba.org webgunea bisitatu ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!