Tolosako Udalak hitzarmenak sinatu ditu Gipuzkoako Bertsozale Elkartearekin (GBE), Kontseiluarekin eta Ahotsak egitasmoa lantzen duen Badihardugu elkartearekin. Sinatze ekitaldian izan dira Ibai Iriarte alkatea eta Inaki Irazabalbeitia Hizkuntza Politika eta Hezkuntza batzordeburua, udalaren aldetik, eta Kontseiluko Paul Bilbao, GBEko Felix Irazustabarrena eta Badiharduguko Asier Sarasua. Udalak hiru erakundeen lana eskertu du eta horien jarduna beharrezkoa dela esan du euskararen erabileran eta indartzean. Hiru erakundeetako ordezkariek, bere aldetik, Tolosako Udalaren laguntza eskertu dute.
Hitzarmenei dagokionez, Kontseiluak 7.000 euro jasoko ditu, GBEk 26.000 euro eta Badihardugu elkarteak 5.920 euro.